Itxi

Literatura

Nobel sariak 2013

Alice Munro idazle kanadarra, 2013ko Literaturako Nobel sariduna

Erredakzioa

Munro egun ingelesez idazten duen idazle esanguratsuenetakoa da, eta egiten dituen kontaketa laburrengatik da ezaguna.

  • Alice Munro idazle kanadarra. Argazkia: EFE

    Alice Munro idazle kanadarra. Argazkia: EFE

Alice Munro idazle kanadarrak jaso du 2013ko Literaturako Nobel saria, Suediako Akademiak iragarri duenaren arabera. Munro "kontaketa labur garaikidearen maisua" dela esan du Akademiak.

"Errealismo psikologikoa eta argitasuna ezaugarri dituen kontaketa harmoniatsuagatik da ezaguna" Munro, Akademiak azaldu duenez.

Aditu batzuen aburuz, "Chejov kanadarra" da. 1931n Winghamen (Ontario) jaio zen, eta horren kontaketa laburrek eman diote ospea. Azken urteetan, bilduma asko kaleratu ditu.

Kazetaritza eta ingeles ikasketak hasi zituen arren, lehen aldiz ezkondu zenean utzi zituen. Lehen istorioak nerabea zenean idatzi zituen, baina lehen obra 1968an kaleratu zuen: Dance of the Happy Shades izeneko kontaketen bilduma bat.

Munroren istorioak bizi-baldintzak duinak lortzeko gatazka moralak sortzen diren hiri txikietan kokatzen dira.

Literaturako Nobel sariak zortzi milioi suediar koro ematen ditu (922.000 euro), eta 2012an Mo Yan txinatarrak irabazi zuen.

Aurretik, hauek irabazi dute: Tomas Tranströmer (2011, Suedia), Mario Vargas Llosa (2010, Peru), Herta Müller (2009, Errumania), Jean-Marie Gustave Le Clézio (2008, Frantzia) eta Doris Lessing (2007, Iran).