Itxi

Literatura

'Asahi' egunkariaren arabera

Murakamik beatlesen inspiratutako obra bat idatzi du berriro

Erredakzioa

Japoniar nobelagile ospetsuak talde ingelesaren abesti bat hartu du berriro inspiratzeko, 1987an bere lanik arrakastatsuena (Norwegian Wood) sortzeko egin zuen bezala.

  • Haruki Murakami idazlea. Argazkia: EFE

    Haruki Murakami idazlea. Argazkia: EFE

Harumi Murakami japoniar idazleak The Beatlesen 'Drive My Car' abestian inspiratutako idazlan bat argitaratuko du larunbat honetan, Asahi egunkariak iragarri duenaren arabera.

Japoniar nobelagile ospetsuak talde ingelesaren abesti bat baliatu du berriro inspiratzeko, 1987an bere lanik arrakastatsuena (Norwegian Wood) sortzeko egin zuen bezala.

Lan berriak Emakumerik gabeko gizonak azpititulua du, eta 64 urteko idazlearen Bungeishunju ohiko argitaletxearen hilabetekarian argitaratuko dute.

Joan den apirilean argitaratu zuen Murakamik Shikisai o motanai Tsukuru Tasaki to, Kare no Junrei no tos bere azken lana. Eleberriaren protagonista Tokion tren-geltokiak diseinatzen dituen 36 urteko arkitekto bat da.

'Drive My Car' eta 'Norwegian Wood' The Beatles taldearen Rubber Soul diskoko bi abesti dira.