Itxi

Literatura

Saria

Astiberri komiki argitaletxeak Gràffica 2013 saria jaso du

Euskal Herriko argitaletxea "helduentzat argitaratzen diren komikien artean erreferentzia da", epaimahaiaren ustez.

Gráffica.info, Espainiako diseinu grafikoko erreferentziazko webguneak Astiberri euskal argitaletxearen eta Miguel Gallardo marrazkilari kataluniarraren lana goraipatu du Gràffica 2013 sariak emanez.

Diseinuaren eta komunikazioko munduetako 22 profesionalek osatu dute epaimahaia eta Astiberri "helduentzat argitaratzen diren komikien artean erreferentzia" dela azaldu dute, diziplina hori "merezi duen tokian" jarriz.

Astiberrik, bere aldetik, "berri pozgarria" dela aitortu du eta duela 12 urte hasi ziren lana aitortzen du. "Gainera, ez da egiten dugun lana aitortzen duen saria soilik, jarri dugun helburua aitortzen baitu: komikiaren errekonozimendua lortzea, dagoen guetotik irtetzea eta literaturaren, zinemaren eta margolaritzaren maila berean egotea".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Komikiak