Literatura
Eleberria
Federico Mocciaren lan berriko pertsonaiak Hondarribian ibiliko dira
Erredakzioa
Mocciaren eleberri berriko protagonistak Hondarribitik eta Madrildik igaroko dira, Vejer de la Frontera Cadizko herrira eramango duten bidaia batean.
Federico Moccia idazleak Vejer de la Frontera (Cádiz) herria aukeratu du "Tú, simplemente tú" bere hurrengo eleberriko istorio nagusia kokatzeko. Hala ere, "Ese instante de felicidad" lanaren bigarren zatian, Hondarribiak ere bere tokia izango du Niccoren eta Mariaren arteko maitasun istorioaren agertoki gisa.
Hondarribiaren eta Vejer de la Fronteraren artean zalantzan ari zen italiar idazlea, eta urrian bi herri horietan eta Estatuko beste toki batzuetan egon zen, eleberria kokatzeko toki apropos baten bila, Planeta argitaletxeak azaldu duenez.
"Tú, simplemente tú" lana "Ese instante de felicidad" eleberriaren bigarren zatia da. Lehenengo zatian, Mariak, lagun batekin oporretan zegoela Erroman Nicco ezagutu zuenekoa kontatzen da: "maitasun harreman sutsu baina laburra" izango dute, baina Maria etxera itzuliko da, Nicco oraindik neska-lagun ohiarekin oso maiteminduta dagoela jabetutakoan.
Bigarren honetan, Nicco Vejer de la Fronterara joango da, Hondarribitik eta Madrildik pasatuta, Mariaren bila.