Publizitatea
Itxi

2014/07/11

12:59

Literatura

Mondragon Unibertsitatea

Joseba Sarrionandia ezingo da Euskal Herrira itzuli

Erredakzioa

Idazleak ez du lortu dagoen lekutik irten eta itzultzeko baimena. Beraz, Huheziren ikastaroetan parte hartzeko beste modu batzuk aztertuko dituzte.

  • Joseba Sarrionandia 1985. urtetik ihes eginda dago

    Joseba Sarrionandia 1985. urtetik ihes eginda dago

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Sarrionandia idazlea ezingo da Euskal Herrira itzuli Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (Huhezi) ikastaroetan bertatik bertara parte hartzeko, ez baitu lortu dagoen lekutik irten eta itzultzeko baimena, zuzeu.com-ek jakinarazi duenez.

Horrenbestez, sortzaileak ikastaroetan parte hartzeko moduak aztertzen ari dira orain.

Sarrionandiak 1985. urtean egin zuen ihes Martuteneko espetxetik. Bertan, 22 urteko espetxe zigorra betetzen ari zen, ETAko kide izatea egotzita. Gaur egun ez du auzirik zabalik Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina ukatu egin diote dagoen lekutik irteteko eta itzultzeko eskatutako baimena.

Idazlea "euskaldunon nazio kulturalaren aurrerabideaz" aritzekoa da ikastaroetan, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak ere hartuko dute parte bertan. Urtarrilean edo otsailean egingo dituzte.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;