Itxi

Literatura

Heriotza

Nadine Gordimer Hegoafrikako Literatura Nobel sariduna hil da

Erredakzioa

Apartheidaren abolizioaren aldeko defendatzaile sutsua 90 urte zituela hil da.

  • Nadine Gordimer

    Nadine Gordimer Literatura Nobel sariduna. EFE

Nadine Gordimer Hego Afrikako idazlea eta Literatura Nobel sariduna hil da, 90 urte zituela, haren familiak astelehen honetan jakitera eman duenez. Gordimer apartheidaren abolizioaren aldeko defendatzaile sutsua izan da.

Jaiotzez judua den hegoafrikarra lotan zegoela hil zen igandean, Johannesburgeko etxean, bere bi seme-alabak alboan zituela, familiak ohar batean azaldu duenez.

1991n, 67 urterekin, Literatura Nobel Saria irabazi zuen Gordimenek, eta, une hartan, sariaren 25 urteetan hori lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Gordimer Springen jaio zen, Johannesburgetik gertu dagoen meatzari herri batean. Idazleak etnien arteko gatazkei eta apartheidari buruz hitz egin zuen idatzietan, eta Gobernuak hiru obra debekatu zizkion.

"Pertsona batzuen ustez, idatzi dudanagatik baino gehiago nire politikagatik eman zidaten saria. Baina ni idazlea naiz. Hori da biziarekin jarraitzeko nire arrazoia", esan zuen hegoafrikarrak saria jaso zuenean.

Gordimerrek beltzen alde egindako borrokaren ondorioz, Nelson Mandelak harekin bildu nahi izan zuen lehenengo pertsonetako bat izan zen, 1994an, kartzelan 27 urte pasatu ostean, Hegoafrikako lehen presidente beltza izan zenean.

Laurogeiko hamarkadan idatzi zituen bere obrarik garrantzitsuenetako asko: A Soldier's Embrace (1980), July's People (1981), Something Out There (1984), A Sport of Nature (1987), My Son's Story (1990)...

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Nobel sariak