Publizitatea
Itxi

2014/09/30

11:00

Literatura

Poesia

Kirmen Uribe, Jose Sacristan eta Joan Colomo, BilbaoPoesian

Erredakzioa

BilbaoPoesia literatur jaialdiak Kirmen Uriberen, Jose Sacristanen eta Joan Colomo kantautore katalanaren ahotsak zabalduko ditu urriaren 11tik 22ra, Bizkaiko hiriburuan.

3:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

BilbaoPoesia urriaren 11n hasiko da, Bidebarrieta Kulturgunean ohikoa denez, eta aurtengo edizioak hiru ikuskizun oso desberdin jasoko ditu: Kirmen Uribe idazlearen, Jose Sacristan antzezlearen eta Joan Colomo kantautore katalanaren ahotsak. Lehen egunean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizunaren Bilboko aurkezpena jasoko du.

Ikuskizunak Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikarien musika eta Mikel Valverderen irudiak elkartuko ditu, “emanaldi indartsua, erakargarria eta erabat liluragarria sortuz”.

Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean, Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

Hurrengo kontzertua urriaren 18an izango da (19:30ean), Joan Colomo kantautore katalanarekin, Bidebarrieta Kulturguneko agertoki berean. Sustraiak Nafarroan dituen artista horrek hainbat itzuli iraultzaile ematen dizkio gaztelaniazko eta katalanezko musikari. Emanaldi honetara doan sartu ahalko da.

Sacristan, Machadori begira

Errezitaldi-kontzertu saila urriaren 22an itxiko da, Jose Sacristan antzezle handiak zuzentzen eta antzezten duen “Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizunarekin. Antzezlearekin batera, Aurora Martínez Piqué arituko da, biolontxeloarekin lagunduz.

“Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizuna 19:30ean hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean, Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;