Itxi

2015/04/13

11:22

Literatura

Heriotza

Gunter Grass Literatura Nobel sariduna hil da

Agentziak | Erredakzioa

Idazle alemaniarra 87 urte zituela hil da.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gunter Grass idazle alemaniar eta Literatura Nobel sariduna zendu da gaur, 87 urte zituela.

Die Blechtrommel (1959, Latorrizko danborra), Katz und Maus (1961, Katua eta Arratoia, Xabier Mendiguren Bereziartuk itzulia) eta Hundejahre (1963, Zakur urteak) eleberrien idazlea Lubeck hiriko klinika batean hil da, idazlearen gertukoek jakinarazi dutenez. Euskaraz, Batzarra Telgten lana ere irakurri ahala da, Andolin Eguzkitzak itzulia.

Idazle konprometitua zen, politikoki aktiboa ("Moralki zuzena den zerbait defendatu egin behar da, horren zer ondorio politiko edo pertsonal ordainduko dugun kontuan izan barik", esan zuen "El Pais" espainiar kazetak eginiko elkarrizketa batean, 2006an). Danzigeko Hiri Askean (egungo Gdansk, Polonia) jaio zen, 1927an, eta, ibilbidea luzean, eleberriak, poesia, antzerki eta saiakerak argitaratu zituen, baita ilustrazio eta eskultura lanak ere.

1999an Literatura Nobel Saria eta Asturiasko Printzearen saria jaso zituen Grassek.

Literaturaz haraindi, Grass autoritatea zen alemaniar askorentzat, politika eta moralitate kontuetan, herrialdearen iraganarekin konpromiso handia zeukalako eta afera gehienen inguruan iritzia emateko inolako arazorik ez zuelako.

SPD Alderdi Sozialdemokrataren alde egin zuen Grassek, Willy Brandt kantzilerraren garaian, eta, gerora partidu hori zentristegitzat jo bazuen ere, hauteskunde kanpaina zenbaitetan, Gerhard Schroederrek irabazi zituen hauteskundeenetakoan adibidez, babestu egin zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Nobel sariak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;