Literatura
Ezinbesteko idazlea
Miguel Delibes: Espainiar literaturako egile handi baten biografia
Erredakzioa
'La sombra del ciprés es alargada', 'Cinco horas con Mario', 'Los santos inocentes' edo 'El hereje' testu klasikoen egile, gaztelerazko letretako sari nagusienak irabazi ditu.
Miguel Delibes Setien (Valladolid, 1920ko urriak 17-2010eko martxoak 12) espainiar literaturaren egile nagusienetako bat da.&' || 'nbsp;Eleberrigilea eta Espainiako Erret Akademiako kideaz gain, Zuzenbidean Doktorea eta Merkataritzaren&' || 'nbsp;Historian katedraduna ere bazen Delibes.
1941ean El Norte de Castilla&' || 'nbsp;egunkarian hasi zen lanean, eta hainbat urtetan argitalpenaren zuzendari gisa ere ibili zen. Literaturari ere ekin zion, eta pixkanaka berau bihurtu zen bere eginbehar nagusia. Narratiba, saiakera eta bidaia-liburuak idatzi zituen.
Literaturan egindako lanekin sari mordoa irabzi zituen, tartean Nadal Saria (1948), Kritikaren Saria (1953), Asturiaseko Printze Saria (1982), Espainiar Letren Sari Nazioanala (1991) eta Cervantes Saria (1994).
Bibliografia
La sombra del ciprés es alargada da bere lehen eleberria, eta lan horrekin lortu zuen 1948an Nadal Saria. Jarraian kaleratu zituen, bestak beste,&' || 'nbsp;Aún es de día (1949), El camino (1950), Mi idolatrado hijo Sisí (1953), La hoja roja (1959), Las ratas (1962), Cinco horas con Mario (1966), Parábola del náufrago (1969), Las guerras de nuestros antepasados (1975), Los santos inocentes (1981), Señora de rojo sobre fondo gris (1991), Coto de caza (1992).
La mortaja (1970) lanean hainbat ipuin bildu zituen, eta hamabost urte geroago El tesoro eleberri laburra kaleratu zuen. Un año de mi vida (1972) lanean testu autobiografikoak jorratu zituen, eta 1995ean Diario de un jubilado argiratu zuen, edadeko bi pertsonaien arteko harremanaren eta bizitzaren erretratua. 1998an El hereje idatzi zuen, azken urteetan Delibesek argitaratu zuen lanik garrantzitsuena.
Sariak:
Nadal Saria (Espainia), La sombra del ciprés es alargada, 1948
Erret Akademiako Fastenrath Saria (Espainia), Siestas con viento sur. 1957
Kritikaren Sari Nanzionala (Espainia), Las ratas, 1962
Letren Asturiaseko Printze Saria (Espainia), 1982
Letren Saria (Gaztela eta Leon), 1984
Espainiar Letren Sari Nazionala, 1991
Miguel de Cervantes Saria (Espainia), 1993
Narratiba Sari Nazionala (Espainia), El hereje, 1999
&' || 'nbsp;