Literatura
89 urte ditu
Miguel Delibes oso larri dago
Erredakzioa
''Egoerak ez dauka atzera bueltarik'', esan su Elisa Delibes bere alabak. Azken orduotan okerrera egin du idazleak eta familiak zoritxarreko bukaera espero du.
Miguel Delibes oso larri dago. 89 urteko idazlearen egoerak okerrera egin du azken orduotan eta familiak zoritxarreko bukaera espero du. ''''Datozen orduotan edo bizpahiru egun barru etor daiteke bukaera hori'''', esan du Elisa Delibes idazlaren alabak.
''''Egoerak ez dauka atzera bueltarik. Ez genuen espero hain arin izango zenik'''', gaineratu du alabak. ''''Joan diren Gabonetan okerrera egin zuen, baina ez genuen espero bukaera hain arin helduko zenik''''. Delibes konorterik gabe dago, bide batera lotuta, eta etengabeko hasnarketaren laguntzarekin.
Kolon minbizia aurkitu zioten 1998an eta hilabete batzuk geroago ebakuntza egin zioten.