Literatura
Hileta hunkigarria
Milaka lagunek Miguel Delibes agurtu dute Valladoliden
Erredakzioa
Milaka lagun izan dira Valladolideko udaletxean jarritako hil-kaperan. Hileta elizkizuna larunbat honetan egin dute.
Miguel Delibesen hileta elizkizuna larunbat honetan, goizeko 11:30ean izan da idazlearen jatorrizko hirian, Valladoliden, alegia.
Literatur gizonaren hil-kaperan 12.000 lagun baino gehiagoizan dira azken agurra emateko. Pertsona ospetsu eta agintari ugarigerturatu da hil-kaperara, dolumina agertzera. Lore sorta andana erejaso ditu idazleak, onemaldi gisa.
Delibes ostiral honetan hil zen, Valladolideko bere etxean, senideak alboan zituela, familiako iturriek jakitera eman dutenez.
Cervantes Saria irabazi zuen 89 urteko espainiarra oso larri zegoen. Konortea galduta zegoen atzotik, osasunak okerrera egin zuelako, eta seme-alabak inguruan izan ditu ordutik.
Bere literatura ibilbidea ahuldu egin zen bere emaztearen desagerpenaren ostean, baina El tesoro (1985) eta El hereje (1998) bezalako lan esanguratsuak gorde zituen.
Espainiar zein nazioarteko sari garrantzitsuenak eskuratu zituen orduan:&' || 'nbsp;Asturiako Printze saria jaso zuen 1982an, Espainiako Letren Saria 1991an eta Cervantes saria 1993an. Klasiko bat zen eta bere literaturarekin lotutako gai garrantzitsuenak natura, biolentzia eta heriotza izan ziren.
Gaztelaniazko letren sari garrantzitsuenak eskuratu zituen eta zinemara eta antzerkira gehien eraman duten autoreetako bat da eta gizakiak naturari egin dion minari buruz ohartarazi zuen lehenetarikoa izan zen.
"Eleberrietako pertsonaien bitartez" bizi omen zuen eta azken urteotan literatura albo batera utzi zuen bere familiarekin batera egoteko.
2004an egindako elkarrizketa batean azaldu zuenez, zahartzaroak "ebakuntza osteko amaiezin baten arazoak" ekarri zizkion. "Nire familiari esker bizirauten dut", esan zuen.