Itxi

Literatura

Nazioarteko Azoka

Komikiarekin zita, lau astez, Iruñean

Erredakzioa

Nafarroako I Nazioarteko Komiki Azokak hiru erakusketa inauguratu ditu: Quinori, Orozi eta Belgikako komikiari buruzkoa.

Nafarroako Komiki Azokaren lehen edizioak bere ateak ireki ditu eta komikiaren munduaren jomugan izango da lau astez. Momentuz, hiru erakusketa ireki dituzte:&' || 'nbsp;Quinori, Orozi eta Belgikako komikiari buruzkoak.

Apirilaren 11ra arte 30 gonbidatu inguru izango dira, estilo eta ibilbide ezberdinetakoak. "Komikiaren proiekzio artistiko eta kreatiboa handitzea" du helburu, "beste kultur adierazpenekin ()zinema, musika, literatura edo arte plastikoak) bat egiteko", azaldu dutenez.

Tiza elkarteak antolatzen du azoka eta lehen aldiz egiten dute Iruñean. Hiru arotan izango da:&' || 'nbsp;lehena atzo ireki zuten, aurreikusten diren zazpi erakusketetatik hiru ireki zituzten. Bigarren apirilaren 6an hasiko da Juan Padron zinemagile kubatarrari omenaldia eginez eta Pasqual Ferry eta Hate Jazz delako erakusketen irekierarekin;&' || 'nbsp;eta hirugarrenean Azokaren eskaintza handiena bilduko dute, apirilaren 8 eta 11 bitartean.

Condestable Jauregian izango dira jarduera guztiak eta sarrera doakoa izango da, baina ekitaldi batzuetarako gonbidapena ateratzea beharrezkoa izango da, Udalak azaldu duenez. Hauek izango dira gonbidatuak:&' || 'nbsp;Howard Chaykin AEBetako komikiaren iraultzaileetako bat (eta aurtengo edizioaren kartelaren egilea), Horacio Altuna eta Jorge Gonzalez argentinarrak, Hate Jazz komikiaren egileak edo Harry Markos editore britainiarra.&' || 'nbsp;

Ikastaro bat, konferentzia bat eta mahai-inguruak izango dira, komikia ardatz hartuta, azoka honetan egingo diren beste ekitaldiak.