Itxi

Literatura

Heriotza

Pat Conroy 'Itsasaldien printzea' lanaren idazlea hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

70 urterekin hil da Hego Karolinako haren etxean. Duela gutxi, pankreako minbizia zuela iragarri zuen.

  • Pat Conroy. Argazkia: Pat Conroyren Facebookeko profila.

    Pat Conroy. Argazkia: Pat Conroyren Facebookeko profila.

Pat Conroy idazle estatubatuarra hil da ostiral honetan minbiziak jota, 70 urterekin, haren editorialak berri eman duenez. Conroy ezaguna da, besteak beste, Itsasaldien printzea edota Santini handia lanen egilea lanak idazteagatik.

Todd Doughty haren bozeramaileak azaldu duenez, Pat Conroy Beuaforteko (Hego Karolina) haren etxean hil da. Conroyk pankreako minbizia zuela iragarri zuen iragan otsailaren 15ean.

Conroyren lanetan eragin handia izan du haren aitaren itzalak, zeinak urte askuan sexu abusuak egin zizkien berari, haren anaia-arrebei eta amari. Santini handia lana zinemara egokitu zuten eta Robert Duvall aktoreak parte hartu zuen.

Halaber, antzerako ezaugarriak ditu Itsasaldien printzea izeneko lanak ere. Lan horretan haurtzaro traumatikoa izan zuen gizon baten istorioa kontatzen da.

Informazio gehiago, laster