Literatura
Saria
Amin Maaloufek eskuratu du Letren Asturiasko Printze Saria
Erredakzioa
Frantzian bizi da idazle libaniarra eta Ana Maria Matuteren eta Nicanor Parraren aurretik geratu da.
Frantzian bizi den Amin Maalouf idazle libaniarrak eskuratu du 2010eko Letren Asturiasko Printze saria, Ana Maria Matute eta Nicanor Parraren aurretik.
Maaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten du eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. León el africano, Samarkanda edota Los jardines de luz lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.
50.000 euro eta Joan Miroren estatua bat jasoko du Maaloufek. 16 herrialdetako 27 hautagai zeuden, besteak beste, José Saramago, John Le Carré, Alice Munro, Harold Bloom, Javier Marías, Arturo Pérez Reverte edo Elena Poniatowska.
José Hierro, Miguel Delibes, Juan Rulfo, Mario Vargas Llosa, Camilo José Cela, Günter Grass, Doris Lessing, Arthur Miller, Susan Sontag, Paul Auster, edo Ismaíl Kadaré bezalako idazleek eskuratu dute Asturiasko Printze Saria.