Publizitatea
Itxi

2017/05/09

11:32

Literatura

'Ekilibrista Bihotza'

Pott Bandaren bidea liburu batean batu du Jon Kortazarrek

Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Ruper Ordorikak eta Manu Ertzillak 1977an osatu zuten literatur taldea omentzen du lanak.

  • Ruper Ordorikak osatu zuen, besteak bestek, Pott Banda.

    Ruper Ordorikak osatu zuen, besteak bestek, Pott Banda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980) liburua aurkezteko ekitaldia egingo dute asteartean, maiatzaren 9an, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean. Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Ruper Ordorikak eta Manu Ertzillak 1977an osatu zuten literatur taldearen oroimenezko lana da liburua, eta Jon Kortazarrek koordinatu du.

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegian egingo dute, 19:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte. Gainera, streaming bidez ere ikusi ahal izango da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Jon Kortazarrek koordinatutako obran, zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak eta, besteak beste, Kirmen Uribe, Miren Amuriza eta Miren Agur Meabe euskal letren eta kulturaren ordezkarien zenbait testu txandakatzen dira, "irakurlea talde horrek bere kideen diziplina artistikoetan utzi duen aztarnaz ohartu dadin".

Jon Kortazar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskal Literaturako katedraduna aurkezpenean izango da, Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga idazleekin eta Santi Lapatza-Gortazar editorearekin batera. Idoia Jauregi Radio Euskadiko kazetariak aurkeztuko du ekitaldia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena