Itxi

Literatura

Irailak 4 eta 5

Poesia orduak Victoria Eugenian, irailaren 4 eta 5ean

Agentziak | Erredakzioa

Lehen egunean, Jukebox EkaHitza ikuskizuna taularatuko dute, eta bigarrenean Beatriz Chivitek 'Pekineko kea' liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du.

  • Beatriz Chivite idazleak errezitaldia egingo du irailaren 5ean

    Beatriz Chivite idazleak errezitaldia egingo du irailaren 5ean

Victoria Eugenia aretoak Poesia orduak ikuskizunaren edizio berri bat jasoko du irailaren 4 eta 5ean. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, 17:00etatik aurrera.

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren Poesia Orduak errezitaldien antolatzaileak.

Lehen egunean, irailak 4, Jukebox EkaHitza ikuskizuna izango da,  Paddy Rekalderen poesia, Arkaitz Cayado Itsuaren musika elektronikoa eta Oier Floresen lan bisuala batzen dituen emanaldia.

Halaber, irailaren 5ean Pekineko kea izango da. Beatriz Chivitek Pekineko kea (Pamiela, 2017) poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Paula Olaz eta Javier Lopez Jasok ekitaldirako konposatutako musikak eta Mar Gonzalez Ruiz de Larramendiren bideoek girotuko dute emanaldia.