Publizitatea
Itxi

2017/09/07

15:01

Literatura

Beka

Miren Amurizak irabazi du Igartza saria

eitb.eus

“Paperezko txoriak” bere lehen eleberria idazteko beka jasoko du berriztarrak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miren Amurizak irabazi du Igartza sariaren hogeigarren deialdia, “Paperezko txoriak” izeneko proiektuarekin. Igor Estankonak, Garazi Kamiok eta Ana Jakak osatutako epaimahaiak Amurizaren lana aukeratu du aurkeztutako 20 proiektuen artean.

CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak idazle gazteen jarduna laguntzeko antolatzen dute Igartza saria, eta hogei urteko ibilbidean hainbat idazle ezagutarazi edo bultzatu ditu, hala nola Julen Gabiria, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner…

"Paperezko txoriak" da proiektu irabazlearen izenburua, eta Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokaturiko istorioa du ardatz, familia bereko hiru belaunaldiren bidez.

Miren Amuriza 1990ean jaio zen Berrizen. Bertsolari, kantari eta kazetari lanetan ibilia da, eta haur literatura ere landu duen arren, hauxe izango du helduentzat idatziko duen lehenengo eleberria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena