Itxi

Literatura

Saria

Uxue Alberdik irabazi du 111 Akademiaren saria

eitb.eus

‘Jenisjoplin’ eleberriak irabazi du 198 akademiakidek ebazten duten saria, eta maiatzaren 10ean jasoko du elgoibartarrak, Andoainen.

111 Akademia osatzen duten 198 kideen aburuz, “Jenisjoplin” (Susa, 2017) Uxue Alberdiren lana izan zen 2017ko eleberririk onena. Idazleak maiatzaren 10ean jasoko du aurreko urteetan, besteak beste, Kirmen Uribek, Katixa Agirrek, Mikel Peruarenak, Miren Agur Meabek eta Ramon Saizarbitoriak jaso duten golardoa.

Hiru bozketa txandatan gauzatu dute aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu arte. Hirugarren eta azkenekoan, Uxue Alberdiren “Jenisjoplin” eta Maddi Zubeldiaren “Deserria haurtzaro” izan dira bi finalistak, eta Alberdiren lana gailendu da.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean izango da, Andoainen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea