Literatura
Stockholm
Vargas Llosa, 2010eko Literaturaren Nobel Saria
Erredakzioa
"Aurreritziaren, arrazakeriaren eta nazionalismo intolerantearen gotorlekua" da literatura; izan ere, goi-mailako literaturan gizon eta emakume guztiak berdinak dira.
Per Wästberg Suediako Akademiako kidearen hitzetan, "aurreritziaren, arrazakeriaren... aurkako gotorlekua" da literatura, eta "asko irakurtzen duen herri batekin amaitzea zailagoa dela" azpimarratu du.
Suediako Carlos Gustavo Erregearen eskutik jaso du Literaturaren Nobel Sariaren domina eta diploma Mario Vargas Llosak, Stockholmeko Kontzertu Aretoan.
Per Wästbergek Suediako Akademiako kideak aurkeztu du idazlea, eta Vargas Llosa sailkatzeko zailtasuna azpimarratu du; ildo horretan, "literaturaren indarrean sinesten duen idazlea" dela esan du.
"Aurreritziaren, arrazakeriaren eta nazionalismo intolerantearen gotorlekua" da literatura; izan ere, goi-mailako literaturan gizon eta emakume guztiak berdinak dira. "Asko irakurtzen duen herri batekin bukatzea zailagoa da", esan du Wästebergek.
1990ean Octavio Paz mexikarrak saria jaso zuenetik, Literaturaren Saria ez zaio idazle hispaniar bati egokitu; Guztira, hamaika alditan jaso dute sari hori idazle hispaniarren ordezkariek, azkena, esan bezala, Vargas Llosa.
''Irakurketaren eta fikzioaren goraipamena'' delako hitzaldian, Literaturaren Nobel saridunak bere bizitzan, Bolivian bost urterekin irakurtzen ikasi zuenetik, irakurketak eta liburuek izan duten garrantzia azpimarratu du. "Gertatu zaidan gauzarik garrantzitsuena izan da", esan du idazleak.
Era berean, Mario Vargas Llosak demokrazia "populistak eta pailazoak" gaitzetsi ditu, eta bestalde, literatura munduko maisu handiei omenaldia egin die, besteak beste, Gustave Flaubert, William Faulkner, Miguel de Cervantes, Charles Dickens eta Lev Tolstoi.