Literatura
OMENALDIA
Aburto: ‘Aresti euskararen itxaropenaren irudia da frankismoaren urte ilunetan’
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udalak ekitaldi bat antolatu du Gabriel Aresti olerkariaren eta idazlearen omenenez, 85 urte beteko zituzkeen egunean.
-
Gabriel Aresti olerkariaren eta idazlearen omenenezko ekitaldia Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Gabriel Aresti "frankismoaren urte ilunetan euskararen itxaropenaren irudia" dela esan du olerkariaren oroitzapenean egindako lore-eskaintzan. Bilboko Udalak Pío Baroja plazan astelehenean egindako ekitaldian parte hartu du. Aburtok egilearen ondarea sakonago ezagutu beharra azpimarratu du.
Idazlea jaio zen etxetik metro gutxitara, Bilboko alkateak lore sorta bat eman dio Arestiren alargunari, Meli Estebani, eta ohorezko aurreskua dantzatu diote. Aburtok esan duenez, etxe horretan Gabriel eta bere familia tropa frankisten biktima izan ziren gerran eta “Hiribildua erori baino lehen gudariek Artxanda mendian egin zituzten azken borroken” lekuko.
Haren “ondare linguistiko eta literario neurrigabea” ikusita, hain gazte hil izan ez balitz, igandean 85 urte beteko zituen idazleak euskararen historian literatur bitxi gehiago utziko zituzkeen, Aburtoren esanetan.
Hura gogoratzeko ekitaldian, Bilboko Txistularien Udal Bandak ere hartu du parte, eta Udane Goikoetxeak “Nire aitaren etxea defendituko dut” eta “Beti esanen dut egia” Arestiren olerki ezagunak irakurri ditu.