Itxi

Literatura

Apirilak 4 - Maiatzak 1

Corto Maltes eta 'V for Vendetta', Nafarroako Komiki Azokako ardatzak

Erredakzioa

Forges eta David Lloyd Nafarroako komiki azokaren bigarren edizioan izango dira.

Corto Maltes eta V for Vendetta izango dira Nafarroako Komiki Azokaren bigarren edizioko ardatz nagusiak. Apirilaren 4tik maiatzaren 11ra egingo dute azoka, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Bertan Forges eta David Lloyd marrazkilariak (V for Vendetta lanaren egileetako bat dugu azken hau) izango dira.

Corto Maltes eta Hugo Pratt egile ezagunaren beste pertsonaiak bilduko dituen erakusketa izango da egun horietan Iruñean ikusgai. Nafarroako azokarako berariaz sortutako bilduma izango da. Bertan Italiako artistaren garapena aztertuko dute, eta egilearen inguruko zinema zikloa eta hitzaldi sorta ere antolatu dute.

David Lloyd izango da aurtengo edizioko beste izen handietako bat. Alan Moorek 80ko hamarkadan idatzitako V for Vendetta komiki arrakastatsu eta ezagunaren marrazkien egilea Iruñean izango dugu
aurten. Marrazkilariak berak azokarako berariaz diseinatu duen erakusketa ekarriko du geurera. Bertan, V for Vendetta, Kickback, The Territory, Night Raven: House of Cards, The Horrorist eta The Spirit komikietan egindako lana bildu du.

Antonio Fraguas de Pablo Forges (Madril, 1942) marrazkilari ezaguna ere hartuko du Nafarroako hiriburuak aurten. ''''El Pais'''' egunkarian egunero argitaratzen duen tiran Espainiako errealitate sozialaren kritika egiten du, umorez jantzia. Komika Azokan parte hartzeaz gain, Los Forrenta años erakusketa ere ekarriko du Iruñera, frankismoaren 40 urteko diktadura ardatz hartuta.

Antonio Fraguas de Pablo Forges (Madril, 1942) marrazkilari ezaguna ere hartuko du Nafarroako hiriburuak aurten. El País egunkarian egunero argitaratzen duen komiki bandan Espainiako errealitate sozialaren kritika egiten du, umorez jantzia. Komiki Azokan parte hartzeaz gain, Los Forrenta años erakusketa ere ekarriko du Iruñera, frankismoa, 40 urteko diktadura, ardatz hartuta.

RAFA RAMOSI OMENALDIA

Rafa Ramos, Leo Verdura eta La tribu de Aitor lanen egilea, 2000n hil zen, 52 urte zituela. Bertako eta nazioarteko 20 egilek Ramosen lanak berraztertuko dituzte, erakusketa batean.