Literatura
Euskara aztergai
Bi ikerketa lan berri argitaratu ditu Euskaltzaindiak
Erredakzioa
Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Euskararen Legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa liburuak dira.
Euskara alorreko ikertzaile eta adituentzat lagungarri izango diren bi argitalpen berri aurkeztu ditu Euskaltzaindiak. Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Euskararen Legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa dira plazaratu berri dituzten lanak.
Lehenengoak euskararen historia soziala ezagutzeko baliagarriak diren liburu eta artikuluen bilduma bibliografikoa da, eta 4.400 erreferentziatik gora eskaintzen ditu.
Euskararen Legeak hogeita bost urte izeneko liburuak, berriz, 1982an legea onartu zenetik eskolaren alorrean izan den bilakaera aztertzen du. Horrela, A, B eta D ereduek ordutik hona izan duten bidea, emaitzak eta erronkak biltzen dira argitalpen berri honetan.