Literatura
'Summa Theologiae'
Zabortegian aurkitu dute San Tomas Akinokoaren 1581eko argitalpen bat
Erredakzioa
1581ean argitaratutako 'Summa Theologiae' lanaren ale bat aurkitu dute Leonen, zabor birziklatze fabrika batean.
San Tomas Akinokoak idatzitako Summa Theologiae'' lanaren ale bat aurkitu dute Leonen, zabor birziklatze fabrika batean. 1581ean argitaratutako lana paper eta kartoi mordo batean galduta zegoen. XIII. mendeko testu ezagunaren bigarren atalaren bigarren sekzioa biltzen du liburukiak, eta URRACA ekimenari esker berreskuratu dute, zakarrontzira botatzen ditugun liburu, aldizkari, argazki, kromo eta zigiluei bigarren erabilera edo aukera bat ematea helburu duen ekimen horri esker.
Antonio Regil Leongo Unibertsitateko irakasle eta ekimen honen bultzatzaileetako batek adierazi duenez, orain arte berreskuratu duten lanik zaharrena eta baliotsuena da hau. Hala ere, atsekabea agertu du beste 40 ale ez direlako ''''bizirik irten'''' birziklatze kamioiaren zapalketatik. Regilen ustez, izan daiteke ale hauen artean edizio osoaren beste atalak egon izana, eta&' || 'nbsp; ''''pena'''' dela hau bakarrik salbatu izana.
XVI. mendeko argitalpena dela kontuan izanda, bere iritzian, ''''gutxienez hiru zeroko'''' prezioa izango luke ale honek merkatuan. Hala ere, argi utzi du ez dutela negoziorik egiteko asmorik, eta argitalpena ''''merezi duen moduan tratatuko duen liburutegi edo instituzioren baten esku'''' uztearen alde agertu da.