Itxi

Literatura

Literaktum topaketak

Olga Tokarczuk Nobel sariduna martxoaren 13an izango da Donostian

eitb.eus

2018ko Literatur Nobel sariduna, Olga Tokarczuk idazle poloniarra, martxoaren 13an San Telmo Museoan izango dela jakinarazi du Donostia Kulturak.

  • Olga Tokarczuk

    Bere garaian, Donostiarekiko zita atzeratu zuen Tokarczukek. Argazkia: Lukasz Giza.

Europako literaturan aditua den Mercedes Monmany idazleak lagunduta, Olga Tokarczukek bere ibilbide literarioa berrikusi eta 2019an argitaratutako Los Errantes nobelara (Bieguni  jatorrizkoan, Lasterkariak) hurbilduko ditu bertaratzen direnak.

Olga Tokarczuken hitzek honela definitzen dute bere obra: "Jendea batzen duen literaturan sinesten dut, zein antzekoak garen erakutsi eta guztiok hari ikusezinez lotuak gaudela jabetzera garamatzana. Munduaren historia osotasun bizi eta bateratu bat balitz bezala kontatzen duena, gure begien aurrean etengabe garatzen dena; gu zati txiki bat baino ez garena, baina aldi berean ahaltsua".

Hitzaldia San Telmo Museoko Kaperan izango da 19:00etan, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Bieguni (Lasterkariak) nobelatik bi testu euskaratu ditu Uxue Alberdik eta armiarma.eus-eko Euskarari ekarriak sailean daude.