Literatura
Literatura
'Poesia Orduak' zikloa, Donostian
Erredakzioa
Victoria Eugenia Cluba aretoan egingo dituzten emanaldietan poesia, musika, antzerkia eta pintura nahastuko dituzte.
Donostia Kulturak irailaren 6an eta 7an egingo duten 'Poesia Orduak' zikloa aurkeztu du.
Irailaren 6an, asteartea, Hura ez da lekua ikuskizuna eskainiko dute. Poesia, musika, pintura eta antzerkia nahasten dira bertan. Metrokoadroka eta Jabi Barandiaranek zuzendutako lan hoentan Ander Fernández musikariak eta Idoia Beratarbide margolariak parte hartzen dute. Oier Guillanen eta Asier Sarasolaren testuetan oinarritua dago eta Iñigo Ortegak egiten ditu antzezlanak.
Irailak 7an, asteazkena, Miren Agur Meabe lekeitiarrak Ibone Ibazeta saxofoilariarekin Bitsa eskuetan liburua aurkeztuko du. Bere ibilbidean sortutako beste hainbat lan ere aurkeztuko ditu.
Emanaldi hauek doako sarrera dute eta Victoria Eugeniako lehiatilan jaso behar dira txartelak emanaldiak hasi aurretik.