Itxi

Literatura

Nazioarteko arrakasta

'Bilbao-New York-Bilbao' japonieraz argitaratuko dute

Erredakzioa

Herrialdeko argitaletxerik handienak itzuliko du Kirmen Uriberen lana, euskarazko jatorrizkotik zuzenean.

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria japonieraz agertuko da aurki. Tokioko Hakusui sha argitaletxeak argitaratuko du, Japoniako argitaldaririk handienak. Nami Kameko itzultzaileak zuzenean euskarazko jatorrizkotik egingo du itzulpena.

Bestalde, Bilbao-New York-Bilbao goraipatu du Londresko The Times egunkariko The Times Literary Supplement literatura gehigarriak, Ollie Brock kritikariak abuztuaren 12ko alean sinatutako kritikan. Brocken hitzetan, "Uribek idazle askok lortu nahi duen hori lortu du arrakasta osoz: familia, kontakizun laburrak eta literatura lotzen dituen liburua idaztea, ahozko kulturan ondo errotua baina baita ere literatur kulturan; eta den-dena autokonplazentzia arrastorik gabe".