Itxi

Literatura

Bartzelona

Carlos Ruiz Zafon idazleak azaroan kaleratuko du eleberri berria

Erredakzioa

'El Prisionero del Cielo' izena izango du, eta, berriz ere, Bartzelonan egongo da girotuta.

Carlos Ruiz Zafonek azaroaren 17an kaleratuko du 'El Prisionero del Cielo' eleberri berria, Planeta etxeak jakitera eman duenez.

'La Sombra del Viento' eta 'El Juego del Ángel' liburuen ondoren, Bartzelona gotikoan girotuko du hirugarren lan hau ere. Zehazki, 40ko eta 50eko
hamarkadetan kokatu du istorioa, eta irakurlea 'Ahaztutako liburuan hilerrira' eramango du berriz.

Hamar urtez haurrentzako literatura jorratu ondoren, 2004an kaleratu zuen Zafonek 'La sombra del viento' helduentzako bere lehen eleberria. Hasieran ez zuen arrakasta handirik lortu, baina, kaleratu eta lau urtera, Estatuko salmenta zerrendetako lehen postuetan zegoen oraindik ere (247 astez egon zen salduenen artean). Mundu mailan 10 milioi ale baino gehiago saldu zituen estreinako lan horrek.

2008ko apirilean kaleratu zuen idazleak bigarren eleberria: 'El Juego del Àngel'. Milioi bat ale banatu zituzten saltokietan, merkaturatu zen egunerako.