Itxi

Literatura

Dirulaguntza

EKE-Elkar literatura beka sortu dute, Ipar Euskal Herriko idazleen lana sustatzeko

N. V. | EiTB Media

Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak 6.000 euroko dirulaguntza emango dute bi urtean behin.

  • Joxemari Sors (Elkar Fundazioa) eta Pantxoa Etchegoin (Euskal Kultur Erakundea)

    Joxemari Sors (Elkar Fundazioa) eta Pantxoa Etchegoin (Euskal Kultur Erakundea)

EKE-Elkar literatura beka sortu dute Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak, bion izenean Pantxoa Etchegoinek (Euskal Kultur Erakundea) eta Joxemari Sorsek (Elkar Fundazioa), gaur aurkeztu dutenez.

Beka berri horrek Gazteluma beka ordezkatuko du, eta Ipar Euskal Herriko idazleen lana sustatzea du helburu.

Bi urteetarik behin antolatuko da, eta 6.000 euroko diru kopurua ekarriko dio epaimahaiak hautatzen duen obra proposamenari. Gainera, gaur argitu dutenez, deialdi bakoitzak literatura genero bat izango du ardatz; 2021ekoak, esaterako, komikia edo eleberri grafikoa.

Lanak argitaragabeak eta “Iparraldeko euskara batuan” idatziak izan beharko dira, eta Ipar Euskal Herriko edozein pertsonak aurkez ditzake, 2021eko maiatzaren 31a baino lehen.

Irabazleak izendapena eskuratu eta gehienez 2022eko martxoaren 31ra arteko epea izango du proiektu amaitua helarazteko.