Itxi

Literatura

Euskadi Literatura Saria

Sarrionandia 'harrituta' agertu da sariak eragindako ika-mika dela eta

Erredakzioa

Idazleak ohar baten bidez adierazi duenez, "baino gehiagotan, alderdi politikoek euren interesen mesederako erabili dute Literatura Euskadi Saria behin".

  • "Moroak gara behelaino artean?" eleberriaren azala. Argazkia: EITB

Joseba Sarrionandia idazleak eta ETAko kide ohiak azaldu duenez, "ofizialtasun politikoak ikuskizun literarioak goratzeko sortu ziren Euskadi Literatura Sariak". Ohar baten bidez jakinarazi duenez, "Moroak gara behelaino artean?" izenburuko eleberriagatik euskarazko entsegu onenaren Euskadi Sariaren irabazle izendatu ostean, sortutako ika-mikaren aurrean "harrituta" azaldu da idazlea.

Izan ere, justiziarekin auzi pendienteak ez zituela egiaztatu arte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sariaren 18.000 euro Sarrionandiari ez ematea erabaki zuen.

Saria "urruna" egiten zaiola azpimarratu du idazleak. Honen esanetan, izandako ika-mikak ez du "liburuarekin zer ikusirik" ezta berarekin ere, "aurreitziekin eta mamuekin" baizik, "sarritan, irizpide objektiboak eta benetako pertsonak baino mamitsuagoak direnak".

Sarrionandiak sari hauen "ohorerik gabeko istorioa" gogoratu du. "Sortu zirenetik, literatura lanak aitortu baino, literatur ikuskizunak ofizialtasun politikoa goratzeko erabili dituzte". Idazleak salatu duenez, "alderdi politikoek sari hauek behin baino gehiagotan erabili ohi dute euren interesen mesederako".

"Orain Gobernuan dagoen alderdiak ez zuen manipulazioarekin hasi, lehen egon zirenak baizik baina gaur egungoak mantendu ohi dute", adierazi du. "Manipulazio honek saridunak kaltetu ditu", azpimarratu du.

Zentzu honetan, bere esanetan, "ezarrita dauden gauzak kolokan jartzea da literaturaren helburua, ez ezer goratzeko". Halaber, Gobernuak "inposatzeko tresnak izatea baino herritarren benetako ordezkaritza izatea" espero du Sarrionandiak.