Literatura
Heriotza
Joan Margarit poeta katalana zendu da
N. V. | EITB Media
Katalanez eta gaztelaniaz idatziriko obra oparoa utzi duen idazleak 82 urte zituen.
-
Joan Margarit. Argazkia: Efe.
Joan Margarit poeta katalana zendu da gaur, asteartearekin, Sant Just Desvernen (Bartzelona), 82 urte zituela, familiak zabaldu duenez. Duela urtebete detektatu zioten gaixotasun batek ekarri dio heriotza.
Sanaüjan (Lleida) jaio zen Margarit, 1938an, eta arkitektoa eta Egituren Kalkuluko katedraduna zen Arkitekturako Bartzelonako Goi Eskola Teknikoan.
Obra oparoa utzi du nola katalanez hala gaztelaniaz ('Càlcul d'estructures', 'Casa de Misericòrdia', 'Els primers freds', 'Es perd el senyal', 'No era lluny ni difícil', 'Una mujer mayor'...), eta makina bat sari irabazi zituen, tartean Cervantes saria 2019an, Kataluniako Literatura, Sari Nazionala…
Itzulpengintzan ere aritu zen Margarit. Miquel Martí i Pol eta Gabriel Ferrater idazleen lana katalanetik gaztelaniara itzuli zuen; R.S. Thomasena ingelesetik katalanera; Thomas Hardy eta Elizabeth Bishopena ingelesetik gaztelaniara; eta Rainer Maria Rilkerena alemanetik katalanera.
Euskaraz, “Miserikordia etxea” lana argitaratu zuen Meettok argitaletxeak, Juan Ramon Makusok itzulita.