Itxi

Literatura

Argitalpena

Pablo Muñoz Gabilondok Donostiari egindako begirada erakusten digu

Egile donostiarrak hiriaren 200 txoko azaltzen dizkigu beste horrenbeste argazkitan, 'Donostia-San Sebastián, una nueva mirada' izenburupean.

01:26
Pablo Muñoz Gabilondoren 'Donostia, begirada berri bat'

Pablo Muñoz Gabilondo donostiarrak hiriaren ikuspegi bat eskaintzen digu 200 argazkitan, 'Donostia-San Sebastián, una nueva mirada' lanarekin. 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenetik argitaratzen duten lehen argazki-liburua da.

Donostiarrak harrituta utziko ditu Travel Bugek argitaratu duen liburuak, hiriaren orain arte ikusi gabeko ikuspegiak azaltzen dituelako. XXI. mendeko Donostia erretratatzen ditu: protagonista bakarrak hiria bera dira eta bere inguru natural paregabea.

Bidaien album formatua hartzen du liburuak, eramangarriago egiteko. Hiriaren ikurretara begirada berri bat eskaintzen du: badia, portua, parkeak eta eraikinak, baina baita Donostia paregabe egiten duten hainbat txoko ere. Gainera, Donostia berria jasotzen duen obra grafikoa da: Museo San Telmo berritik hasi eta Aiete Jauregiraino.