Literatura
Azaroak 8-21
David Grossman, Leila Slimani eta Eider Rodriguez Literaktum jaialdian izango dira
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako literatura jaialdia azaroaren 8tik 21era egingo dute.
-
Leila Slimani. Argazkia: Francesca Mantovani.
Munduko literaturaren bi izen handi, David Grossman israeldarra eta Leila Slimani frankomarokoarra, Literaktum azaroaren 8tik 21era Donostian egingo den jaialdian izango dira, besteak beste Isabela Figueiredo portuges idazlearekin batera.
María Dueñas, María Belmonte, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe ere egongo dira Literaktum jaialdian, Donostiako hainbat espaziotan.
Grossman Man Booker Prizen eta beste hainbat sariren irabazleak "La vida juega conmigo" liburua aurkeztuko du Donostian; Leila Slimani "Chanson douce" aztoragarriari esker Goncourt saria irabazi zuen idazleak, bestalde, "Le pays des autres" eleberria aurkeztuko du, bere familian oinarritutako trilogiaren lehen alea.
Maria Dueñasek eta María Belmontek "Sira" eta "En tierra de Dionisio" aletuko dituzte, bere azken lanak, eta literaturzaleek Eider Rodriguezen eta Kirmen Uriberen azken lanen berri izango dute, eleberriok kaleratu baino lehen.
Antzoki Zaharra, kultur etxeak, Udal Liburutegi Nagusia, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalerako Kutxa Kultur eta San Telmo Museoa izango dira Donostia literaturaz jantziko duen jaialdiaren espazioak.