Literatura
Azaroak 8-21
Literaktum Donostiako literatura jaialdiak memoria izango du ardatz
N. V. | EITB Media
Hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia uztartuko dituzte antolatzaileek literaturarekin.
-
Anjel Lertxundik Martin Ugalderen figuraz hitz egingo du azaroaren 8an
Literaktum Donostiako letren jaialdiak azaroaren 8tik 21era jarri du aurten hitzordua. Antolatzaileek azaldu dutenez, "literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera" hurbildu nahi dute, eta hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia proposatuko dituzte.
Gaiari dagokionez, memoria izango da aurtengo ardatza: idazleek memoria zein modutan erabiltzen duten, zenbateko pisua duen memoriak beren sorkuntza prozesuan edo zenbateraino aldentzen diren bizi eta sentitu izandakoaz istorio berriak sortzeko.
Horri buruz solasatutako dira David Grossman, Leila Slimani, Marta Barone eta Paolo Giordano italiar idazle gazteak eta Isabela Figueiredo portugaldarra, baita Luis Landero, Borja Ortíz de Gondra, Jordi Amat, María Dueñas, Edurne Portela, Javier Cercas, María Belmonte eta Manuel Jabois.
Euskal literaturak ere izango du bere lekua Literaktumen: Eider Rodriguezek eta Kirmen Uribek aurki aurkeztuko dituzten lanez hitz egingo dute, eta Anjel Lertxundik Martin Ugalderen figura gerturatuko du.
Aurelia Arkotxak eta Jean Dèsy idazle quebectarrak akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna hartuko dituzte hizpide, eta Irati Jimenezek Euskal literaturaren historia sobrenatural bat ikuskizuna plazaratuko du, Begiak zabalduko zaizkizue bere lanean oinarritutakoa.