Itxi

Literatura

Eleberria

"Autocaravana" eleberria, gaztelaniaz

Fermin Etxegoienek Kritika saria eskuratu zuen 2010ean bere lehen eleberriarekin eta baita Euskadi Literatura saria ere.

  • Fermin Etxegoien. Argazkia: EITB Kultura Gaua

    Fermin Etxegoien. Argazkia: EITB Kultura Gaua

Fermin Etxegoien kazetariak "Autocaravana" eleberriaren gaztelaniazko bertsioa kaleratu du gaur. Jatorrizkoan Kritika saria eskuratu zuen 2010ean bere lehen eleberriarekin eta baita Euskadi Literatura saria ere.

Etxegoienek (Oñati, 1966) azaldu duenez, "gaur egungo munduaren kronika garaikidea da, gurpildun etxe batek eskaintzen duen nonahikotasun irudiarekin". Gainera, eleberriak "Herria-hiria, gizonezko-emakumezko... dualtasun jokua" islatzen du bere ustez eta "pertsonaiak ere beste dualtasun bat azaltzen du: osatu gabeko euskalduna dela sentitzen du, hizkuntzaren sozializazioaren ideia kritikoarekin".

Lehen pertsona erabiltzen du autorearen beraren esperientzian "oso oinarrituta" baitago, "muturrezko fikzioa" ere badagoen arren. "Autocarabana" eleberriaren gaztelaniazko lehen edizioan mila ale banatu dituzte Espainiako hiri nagusietan.