Literatura
Argitalpen berria
Mikel Valverdek 'Rita estu eta larri' liburua aurkeztu du
Idazle eta ilustratzaileak Gasteizen aurkeztu du liburua. Adiskidetasunaren indarra islatu du bere zortzigarren lanean.
-
Mikel Valverde. Argazkia: ELKAR
Mikel Valverde idazle eta ilustratzaileak Rita estu eta larri liburua aurkeztu du gaur Gasteizen. Bertan, adiskidetasunaren indarra islatu du, aurrekoetan bezala, istorioa testu eta ilustrazio bidez kontatuta. Rita estu eta larri Valverderen zortzigarren lana da.
Liburuan, Ritak arazo bat dauka; gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute eta horrekin batera gailuak opari bezala zekarren panpina esklusiboa. Baina Ritak ez du jostailua inon aurkitzen. Ritak eginahalak eta bi egingo ditu aita eta amaren nahia betetzeko, eta erabat sinetsita dago ataka horretatik onik aterako dela.
Mikel Valverde Gasteizen jaio zen eta Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ilustratzailea eta idazlea da, eta komikiak eta albumak egiten ditu.