Itxi

Literatura

Bosgarren edizioa

Gutun Zuria, Alondegitik Basauriko espetxera

Erredakzioa

Manuel Rivas idazleak 'Espetxetik' ekimenean parte hartuko du, eta arratsaldean Alhondiga Bilbaon aurkeztuko du 'Todo es silencio' liburua; Almudena Grandesek 'El lector de Julio Verne' aurkeztuko du.

  • Gutun Zuria, Alondegitik Basauriko espetxera

    Manuel Rivas. Argazkia: Francescio Gattoni

Gutun Zuriaren, Bilboko Nazioarteko Letren jaialdiaren, programazioa ofiziala hasi aurretik antolatzen ari diren ekitaldiek bigarren eguna dute gaur. Alhóndiga Bilbaotik atera eta Basauriko espetxera bidaiatuko du, Manuel Rivas idazle galiziarraren eskutik. Hango 60 presorekin elkartuko da literatur topaketa batean parte hartzeko.

Ondoren, 19:00etan, 'Todo es silencio' lan berria aurkeztuko du Alondegiko Auditoriumean. Rivas 'El lápiz del carpintero’, ‘¿Qué me quieres, amor?’ eta beste hainbat lan egiteagatik da ezagun, besteak beste.

Almudena Grandesek era parte hartuko du gaur Gutun Zurian, 'El lector de Julio Verne' liburua aurkezten. 20:30ean Alondegiko Auditoriumean izango da ekitaldia eta 'Atlas de la geografía humana', 'Los aires difíciles' eta beste hainbat lan entzutetsuren idazle madrildarrak 'Episodios de una guerra interminable' serieko bigarren lana aurkeztuko du.

Programazioa ofiziala hasi aurretik antolatu dituzten ekintzak:


Apirilak 17, asteartea

Espetxetik
Manuel Rivas Basauriko Espetxeko presoekin
‘Espetxetik’
Manuel Rivas, Basauriko espetxeko presoekin
Aurrez aurre
'Todo es silencio' Manuel Rivasen eleberriaren aurkezpena
19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua

Aurrez aurre
'El lector de Julio Verne' Almudena Grandesen lanaren aurkezpena

20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua
Jende guztiari zuzenduta

Apirilak 18, asteazkena

‘Erantzun, ausartzen bazara’, Manuel Rivas, Batxilergoko eta DBHko 2. zikloko
ikasleak. 11:00 h / Auditoriuma / -1. solairua..


Aurrez aurre
'Etxeko hautsa’ Anjel Lertxundiren lanaren aurkezpena
Parte-hartzailea: Inazio Mujika. 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua.


Aurrez aurre
Daniel Innerarityk aurkeztuta, 'La democracia del conocimiento'
Parte-hartzaileak: Iñaki Gabilondo, Pedro M. Etxenike eta José Antonio Marina
20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua
Jende guztiari zuzenduta