Literatura
Bosgarren edizioa
Anjel Lertxundi eta Daniel Innerarity, Gutun Zurian
Erredakzioa
Idazle gipuzkoarrak 'Etxeko hautsa' aurkeztuko du eta bilbotarrak, berriz, 'La democracia del conocimiento'. 'Aurrez aurre' atalean izango dira biak, Alondegian.
-
Anjel Lertxundi. Argazkia: Sautrela
Alhóndiga Bilbaon egiten ari diran Gutun Zuria jaialdiaren bosgarren edizioak Anjel Lertxundiren eta Daniel Innerarityren bisita izango du gaur, 'Aurrez aurre' atalean. Aurretik, Manuel Rivas galiziarra Batxilergoko eta DBHko ikasleekin arituko da 'Erantzun, ausartzen bazara' ekimenean, goizeko hamaiketan.
19:00etan hasiko da Anjel Lertxundi 'Etxeko hautsa' lanari buruz hitz egiten. Ekitaldian, Inazio Mujika izango du alboan idazle gipuzkoarrak. Euskal Idazleen Elkarteko lehen lehendakaria izan zen Lertxundi eta gaur egun Euskaltzaindiko kide da. 1970an argitaratu zuen bere lehen nobela, 'Hunik arrats artean'. Ordutik, euskal literaturan ezinbestekoak diren hainbat lan argitaratu ditu eta 2010an Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, 'Eskarmentuaren paperak' lanarekin.
Daniel Innerarity bilbotarrak 20:30ean hasiko du bere aurkezpena. Ekitaldi honetara joateko sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. 'La democracia del conocimiento' liburua aurkeztuko du eta Pedro M. Etxenike, José Antonio Marina eta Iñaki Gabilondo izango dira berarekin. Innerarity Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna da. Gainera, EHUko Ikerbasqueko ikertzailea eta Donostiako Gobernantza Demokratikorako Institutuko zuzendaria da. 'La transformación de la política' lanarekin, Miguel Unamuno saiakera saria eta Saiakera Sari Nazionala eskuratu zituen, besteak beste.
Gaurko programa
‘Erantzun, ausartzen bazara’, Manuel Rivas, Batxilergoko eta DBHko 2. zikloko
ikasleak. 11:00 h / Auditoriuma / -1. solairua..
Aurrez aurre
'Etxeko hautsa’ Anjel Lertxundiren lanaren aurkezpena
Parte-hartzailea: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua.
Aurrez aurre
Daniel Innerarityk aurkeztuta, 'La democracia del conocimiento'
Parte-hartzaileak: Daniel Innerarity, Iñaki Gabilondo, Pedro M. Etxenike eta José Antonio Marina
20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua
Jende guztiari zuzenduta