Itxi

Literatura

Eleberri beltza

Bilboko San Frantziskora bidaiatu da Jon Arretxe 19 kameren begitan

19 bideokamerak zaindutako kale horren bizi izan da urtebetez idazle basauritarra, prostituzioa, inmigrazioa eta egoeraren gordintasuna islatzen duen eleberria idatzi bitartean.

  • Jon Arretxe. Argazkia: EITB

    Jon Arretxe. Argazkia: EITB

Liburu berria kaleratu du Jon Arretxek, "19 kamera", euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu du era berean. Aurreko bi lanen antzera, hau ere nobela beltza da, baina Tanger eta Istanbulen ondotik, Bilbon girotuta dago, San Frantziskon.

19 bideokamerak zaindutako kale horren bizi izan da urtebetez idazle basauritarra, prostituzioa, inmigrazioa eta egoeraren gordintasuna islatzen duen eleberria idatzi bitartean.

Saga baten hasiera ere izan nahi du, Burkina Fasotik heldutako etorkin detektibe baten inguruan.

Aurreko nobelak beltzak izan dira guztiz, dramatikoak oso, baina lan berriak, tragedia presente izan arren, umore klabean irakurri behar dela azaldu du Arretxek.

Saga bat eratzeko asmoz, beraz, Touré izeneko afrikarra kokatu du San Frantziskon. Bidentziaren munduan hasiko da eta hamaika trama txikik inguratuko dute istorioaren ildo nagusia den “sasi-detektibe” honen bizitza.

San Franziskon bertan bizi izan da liburua idatzi bitartean. Konturatu da errealitate krudel bat bizi duen auzoak hobe bat bilatzen duen jendea duela, giro ilun honek baduela bizitasunetik eta poztasunetik. Bi mundo nahastu ditu; marginaltasunarena eta operarena.

"19 kamera" eta "19 cámaras" aurkeztu ditu batean, euskarazkoa, jatorrizkoa eta gaztelerazkoa, itzulpena. Itzulpen lana eta ilustrazio lana egin duen Cristina Fernandezekin oso pozik dagoela aitortu du Jon Arretxek.