Itxi

Literatura

Azoka

Mariasun Landaren lana ospatzen hasiko dute Geure Gelatik liburu Azoka

N. V. | EITB Media

Azkoitiko liburu azokaren bigarren edizioa ostiral-larunbatetan egingo dute. Emakumeek idatziriko euskarazko liburuak jartzen ditu erdigunean.

  • Mariasun Landa idazlea

    Mariasun Landa idazlea

Azkoitiak Geure Gelatik liburu azokaren bigarren edizioa hartuko du ostiralean eta larunbatean, Elkarguneko Herriko plazan. Emakumeek idatziriko literatura du ardatz topaketak, eta Mariasun Landa omenduko dute hasteko, ostiralarekin, 17:00etan.

Landak berak Annie Ernaux Nobel saridunari buruzko hitzaldia eskainiko du jarraian, eta umeentzako kontaketak eta ikastaroak ere izango dira gero.

Bihar, egun osoan izango da azoka, eta, besteak beste, Leire Ibarguren, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez, Jasone Osoro eta Alaine Agirre izango dira gonbidatu.