Literatura
Codexaren lapurreta
Behin-behineko espetxealdia argiketariarentzat eta bere familiarentzat
Erredakzioa
Argiketariari 4 delitu egotzi dizkiote: lapurreta jarraitua indarkeriaz, lapurreta, kapitalak zuritzea eta pertsonen identitatearen aurkako delitua. Igandean Rajoyk eramango du Codexa Katedralera.
-
Codex Calixtinusa. EFE
Behin-behineko espetxealdia ezarri dio epaileak, fidantzarik gabe, Manuel Fernandez Castiñeiras Codex Calixtinusa lapurtu izana aitortu duen argiketariari. Haren emazteari eta semeari ere behin-behineko espetxealdia ezarri die.
Lau delitu egotzi dizkio epaileak argiketariari: lapurreta jarraitua indarkeriaz, lapurreta, kapitalak zuritzea eta pertsonen identitatearen aurkako delitua.
Izan ere, atxilotutako gizonezkoaren auzokoen korrespondentzia aurkitu zuen Poliziak miaketa lanetan. Lapurtzen zuen guztia eta lapurreten datak jasotzen zituen egunerokoa ere atzeman zuten agenteek miaketa lanetan.
Argiketaria hiru orduz egon da epaile aurrean deklaratzen, eta, frogak desagerrarazteko arrisku handia egin litekeela iritsita, behin-behineko espetxealdia ezarri dio hark.
Emaztea eta semea ere espetxera igorri ditu. Bi horiei kapitalak zuritzea leporatu die epaileak.
Joan den asteartean atxilotu zuten Manuel Fernandez Castiñeiras, Codex Calixtinusa lapurtzea egotzita. Ostegunean lapurreta aitortu zuen atxilotuak.
Rajoyk eramango du Codexa Katedralera
Igande honetan eramango dute Codex Calixtinusa Santiagoko katedralera. Marinao Rajoy Gobernuko presidenteak berak eramango du.