Literatura
18. edizioa
Gutun Zuria Bilboko literatura jaialdiak Itxaro Borda eta Leila Guerriero sarituko ditu
N. V. | EITB Media
BBK Gutun Zuria Bilbao sariak jasoko dituzte "euskal eta nazioarteko literatura garaikidearen erreferenteok".
-
Itxaro Borda
BBK-k eta Azkuna Zentroak Itxaro Borda eta Leila Guerriero idazleei emango dizkiete aurten BBK Gutun Zuria Bilbao sariak, Gutun Zuria jaialdian, "euskal eta nazioarteko literatura garaikidearen bi erreferente direnei". Bilboko literatura jaialdia otsailaren 25etik martxoaren 1era egingo dute.
Borda idazle baionarra "bere ibilbide oparoagatik eta euskal literaturari egindako ekarpenagatik" aintzatetsiko du.
Leila Guerriero idazle argentinarra ere sarituko dute, "Latinoamerikako kazetaritza narratiboko firma handienetako bat".
Bi sarituek euskal makila tradizionala jasoko dute otsailaren 25ean, Gutun Zuria jaialdiaren inaugurazioan.
Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok osatuko dute saria jaso duten idazleen zerrenda: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023) eta Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024).