Itxi

2012/10/11

16:39

Literatura

Biografia

Mo Yan: Txinaz ikuspegi magiko eta errealista emateagatik, Nobel saria

Erredakzioa

Literaturako Nobel saria irabazi du Mo Yan idazle txinatarrak. 'Hong gaoliang jiazu' da haren lanik ezagunenetako bat (1987an zinemarako moldatu zuten).

  • No Yan idazleak irabazi du Literaturako Nobel saria

    No Yan idazleak irabazi du Literaturako Nobel saria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2012ko Literaturako Nobel saria Mo Yan idazleari ematea erabaki du Suediako Akademiak, bere idatzietan ''ipuinak, historia eta egungo gizartea uztartzeko gaitasuna'' erakutsi duelako.

Guan Moye da haren benetako izena (txinatarrez ''ez hitz egin'' esan nahi du, zentsura salatzeko)

1955ean jaio zen Guan Moye, nekazaritza giroko familia batean. Kultura Iraultza piztu ondoren, 12 urte zituela, eskola utzi zuen, eta nekazaritzan eta lantegi batean aritu zen lanean. 1976an, Askatasunerako Herri Armadan eman zuen izena, eta orduan hasi zen idazten.

Lehen ipuina aldizkari batean kaleratu zuen, 1981ean. Arrakasta urte batzuk geroago lortu zuen, Touming de hong luobo (1986) eleberri laburrarekin.

"Bere gaztaroko bizipenak jaioterriko giroarekin uztartu ditu'', Nobel saria eman dion epaimahaiak azpimarratu duenez, eta hori bereziki adierazgarria da Hong gaoliang jiazu (1987) lanean. XX. mendean girotutako bost kontakizun biltzen ditu, eta orduko gizartea du  hizpide: lapurren giroa, Japoniaren okupazioa eta orduko nekazariek bizi zuten egoera latza, besteak beste. Zhang Yimou zinemagileak pantaila handira eraman zuen lana.

''Egungo txinatar gizarteari egindako kritikagatik subertsibotzat'' jo dituzte idazlearen zenbait lan, bereziki Tiantang suantai zhi ge (1988) eta Jiuguo (1992) lan satirikoa. Polemika piztu zuen beste bat 'Fengru feitun' (1996) da, XX. mendeko Txinaren erretratua.

Shengsi pilao (2006) eleberrian, umore beltzera jo zuen idazleak, eta Tanxiangxing (2004) lanean, berriz, gizakiaren krudelkeria salatu zuen.

Wa (2009) da Mo Yanen orain arte kaleratu duen azken lana.

Bere argitalpenak ingelesera, frantsesera, alemanera eta gaztelaniara itzuli dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;