Itxi

Literatura

Beka

Xabier Lete literatura bekaren bigarren deialdia ireki dute

N. V. | EITB Media

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak 70.000 euroko laguntza emango diote euskarazko idazle bati, urtebetez bere literatura proiektua ontzeko.

  • Eider Rodriguezek irabazi du Xabier Lete Bekaren lehen deialdia

    Eider Rodriguezek irabazi du Xabier Lete Bekaren lehen deialdia

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura sorkuntzako Xabier Lete Bekaren bigarren deialdia egin dute. Euskarazko idazleei beren literatura proiektuan urtebete emateko aukera eskainiko die bekak, 70.000 euroko laguntzari esker.

"Finkatze prozesuan" dauden idazleei zuzenduta dago deialdia (gutxienez literatura lan bat izan beharko dute argitaratuta). Iaz, bekaren lehen edizioan, aditu batzorde batek Eider Rodriguez idazlearen proiektua aukeratu zuen, bekaren lehen edizioan. Koro Navarrok, Alex Gurrutxagak, Lourdes Otaegik, Jon Kortazarrek eta Alex Galarragak osatu zuten aditu taldea.

Xabier Lete Bekak 70.000 euro gordin emango dizkio proiektu irabazlea aurkeztu duen idazleari; adinez nagusiak diren eta lan bizitzako aldian dauden pertsona fisikoek aurkeztu ahalko dituzte laginak, apirilaren 10a baino lehen.

Beka jaso duen proiektua garatzeko epea 12 hilabetekoa da, beka onartzen denetik kontatzen hasita, eta bekaren xede den proiektua osatuta egon beharko da epe hori amaitzean.