Itxi

Literatura

Argitalpena

Toti Martinez de Lezearen 'Urak dakarrena' liburu berria, kalean

Liburuak euskal kostaldeko herri desberdinetan kokatutako 35 istorio biltzen ditu, Baionan hasi eta Muskizeraino, eta protagonista, garai eta egoera sozial desberdineko emakumea da.

  • Toti Martínez de Lezea. Argazkia: EITB

    Toti Martínez de Lezea. Argazkia: EITB

Toti Martinez de Lezearen "Urak dakarrena" lan berria dagoneko liburu-dendetan dago salgai. Liburuak euskal kostaldeko herri desberdinetan kokatutako 35 istorio biltzen ditu, Baionan hasi eta Muskizeraino, eta protagonista, garai eta egoera sozial desberdineko emakumea da.

Idazleak kostaldeko emakumeen ikuspegi berritzaile eta trebea eskaintzen du "Urak dakarrena" liburuan, Euskal Herriaren historian hain presente eta, aldi berean, horren baztertuak izan diren emakumeena, hain zuzen ere.

Historiak arrantzale, abenturazale, indiano, merkatari eta, oro har, gizonezkoen testigantza eta gertaerak jaso ditu, baina oso urriak izan dira, aldiz, garai haietako emakumeen bizipenak jasotzen dituzten dokumentuak. Emakume haiek bizitzari aurre egin zioten, erabakiak hartuz, borrokatuz, euren eta familiaren sostengu eta protagonista bihurtuz, eta Toti Martinez de Lezeak, ezkutuan gorde den historia horietan oinarrituz, kontakizun ederrak sortu ditu.