Itxi

Literatura

Poesia

Kirmen Uriberen poema bat sartu dute "The New Yorker" hedabidearen antologia batean

N. V. | EITB Media

Kevin Young aldizkariaren poesia editoreak ondarroar idazlearen "Maiatza" poema sartu du "A Century of Poetry in The New Yorker: 1925-2025" liburuan.  

  • Kirmen Uribe idazlea

    Kirmen Uribe idazlea

Keving Young The New Yorker aldizkariko poesia editoreak Kirmen Uriberen "Maiatza" poema aukeratu du "A Century of Poetry in The New Yorker: 1925-2025" bilduman sartzeko.

1925ean aldizkaria sortu zutenetik bertako orrietan argitaratutako poemen bilduma bat egin du Youngek, eta Uribek jatorriz Bitartean heldu eskutik liburuan kaleratu zuen alea poeta ospetsu askoren poemak ditu lagun lan monumentalean: Seamus Heaney, Charles Simic, Elizabeth Bishop, Idea Vilariño, Vladimir Nabokov, Anne Sexton, Audre Lorde, Octavio Paz, Günter Grass, W G Sebald, Dorothy Parker, Cesare Pavese, Louise Glück, Sylvia Plath, W. S. Merwin, Sandra Cisneros, W. H. Auden, Amanda Gorman, Wislawa Szymborska, Maggie Smith…

"May" Elizabeth Macklinek itzulita irakur daiteke liburuan.