Literatura
13. edizioa
Paco Ibañez, Itxaro Borda, Luis Alberto de Cuenca eta Irati Jimenez, Poetak Maiatzean jaialdian
N. V. | EITB Media
Poesia gizartearen maila guztietara hurbiltzeko helburuz, 70 jarduera baino gehiago programatu dira Gasteizen, eta 20 baino gehiago Arabako beste herri batzuetan.
-
Paco Ibañez maiatzaren 17an arituko da Gastezen, Antton Valverderekin batera
Hamahirugarren edizioa du aurten Poetak Maiatzean jaialdiak, eta, 2012tik urtero bezala, hainbat ekitaldi (errezitaldiak, ikastaroak, ibilaldi poetikoak, kontzertuak, liburu aurkezpenak…) prestatu dituzte; 70 jarduera baino gehiago Gasteizen, eta 20 baino gehiago Arabako beste herri batzuetan. Agenda osoa eskuragarri eta eguneratuta egongo da jaialdiaren webgunean.
Maiatzaren 17an, esaterako, Paco Ibañez eta Antton Valverde Jesus Guridi musika eskolan arituko dira, bere poemak tartekatzen, eta maiatzaren 12an, astelehenarekin, Bertsoak Versus ikuskizuna taularatuko dute, Izaskun Arrue Kulturgunean, Behe Banda idazle taldeak eta Paula Amilburu, Manex Agirre eta Etxaun Otaño bertsolariek.
Itxaro Borda eta Joseba Irazoki ere arituko dira jaialdian, baita Luis Alberto de Cuenca poeta ere, baita Irati Jimenez, Estrella Morente, Xabier Olaso, Julia Otxoa, Pedro Licona, Subhro Bandopadhyay, Alicja Mª Kuberska, Krzysztof Galas, Alina Galas, Mireya Ortega eta Yania Enriquez ere, besteak beste.