Itxi

Bideoak

6.000 pertsona bildu ditu bart Izarok Donostiako Belodromoan, kantu berri eta zaharrez gozatzeko

MUSIKA

6.000 pertsona bildu ditu bart Izarok Donostiako Belodromoan, kantu berri eta zaharrez gozatzeko

LEIRE ELUSTONDO QUIÑONES | EITB MEDIA

"Limones de oro" duela astebete kaleratutako diskoa aurkeztu du abeslari bizkaitarrak, beste hainbat artistaren laguntzarekin. Abeslari handi ugarik bete dute Belodromoa azken urteetan, baina lehen aldia da emakume bakarlari euskaldun batek horrenbesteko jendetza biltzen duela.