Musika
Ekitaldiak
Achucarroren kontzertua, Unamunoren heriotzaren 75. urteurrena ixteko
Bizkaiko hiriburuko Bidebarrietako liburutegian izango da emanaldia, 19:30ean.
-
Joaquín Achucarro, elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Joaquín Achucarroren emanaldi batek amaiera emango die Unamunoren heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Piano emanaldia 19:30ean hasiko da, Bidebarrieta liburutegiko areto nagusian.
Unamunoren lanaren jarraitzailea da Achucarro eta Bachen, Chopinen, Guridiren, Ravelen, Debussyren eta Fallaren lanak izango dira entzungai.
19:30ean hasiko da emanaldia, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian. Sarrerak eskuragarri daude 18 euroan.