Itxi

Musika

Urtarriletik ekainera

Donostikluba 2013k 23 kontzertu eskainiko ditu

Erredakzioa

Veronica Falls, Edwyng Collins, Ocean Colour Scene, Javier Sun, Hola a todo el mundo eta Gatibu dira, besteak beste, ekimenean parte hartuko duten taldeak.

  • Veronica Falls taldeak Donostikluba 2013 zirkuituan parte hartuko du. Argazkia: veronicafalls.com

    Veronica Falls taldeak Donostikluba 2013 zirkuituan parte hartuko du. Argazkia: veronicafalls.com

Donostikluba 2013 San Miguel Zirkuituak 23 kontzertu eskainiko ditu, urtarriletik ekainera bitartean. Emanaldiak areto publikoetan edo Donostiako klub pribatuetan izango dira eta nazioarteko zein bertoko taldeek joko dute.

Veronica Falls, Edwyng Collins, Ocean Colour Scene, Javier Sun, Hola a todo el mundo, Manos de Topo eta Gatibu izango dira, besteak beste, Udaleko Gazteria Sailak eta Donostia Kulturak antolatu duten eta Cervezas San Miguelek babesten duen ekimenean.

Ekimenaren helburua "hiriaren musika eszena sustatzea eta dinamizatzea eta musika independentearen izpiritua babestea da. Gainera, bertoko proposamenak eta erdi tamainako eta formatu txikiko proposamenak ezagutzera eman nahi ditu".

Horrela, 2013ko edizioan, Verónica Falls Gasteszena izango da, otsailaren 2an; Orange Juice taldeko lider ohia, Edwyng Collins Intxaurrondon izango da, martxoaren 23an, eta Ocean Colour Scene rock talde britainiarra eta Javier Sun musikari donostiarra, apirilaren 19an.

Hola a todo el mundo Madrileko taldea eta Bartzelonako Manos de topo indie pop banda, 2009an Donostian izan ostea berriz ere ekimenean parte hartuko duena, beste proposamenetako batzuk dira.