Itxi

Musika

Balantzea

Ia 215.000 dokumentu bildu zituen iaz Eresbilek

Azarotik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik gunean Eresbileko 265 partitura ikus eta deskargatu daitezke eta ekarpen gehiago egiteko asmoa dute.

  • Jon Bagües, Eresbileko zuzendaria. Argazkia: EITB

    Jon Bagües, Eresbileko zuzendaria. Argazkia: EITB

Eresbilek joan den urteko jardueraren balantzea egin du, balantze baikorra, kontuan hartuta jaso duten dokumentu kopurua, izaten dituzten kontsultak, eskuratu dituzten fondoak, martxan jarri dituzten webguneak, etab.

Iaz Eresbilek ia 215.000 dokumentu bildu zituen, fondoa 7.000 material berrirekin handitu zuelarik. 2012an 87.597 bisitari izan ditu Eresbil-eko web orriak, kontsultak ere gero eta gehiago egiten dira email bidez, % 39 hain zuzen ere. Jon Bagües, Eresbilgo zuzendariak, oro har, balantze positiboa izan dela azpimarratu du.

Eresbilen sartu diren fondoetatik aipatzekoa da Francisco Ferreren grabazio eta ikus-entzunezkoen bilduma bikaina, Ferrer jauna urte askotan Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko zuzendaria izan zen, hain zuzen ere, iazko "Programetan" ekimenak, Victoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuen eskuko programen bilduma ahalik eta zabalena egitea zuen helburu, neurri batean lortu dute hori baina.

Gainera azarotik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik gunean Eresbileko 265 partitura ikus eta deskargatu daitezke eta ekarpen gehiago egiteko asmoa dute. 2013rako duten egitasmo zabalean berriz Musikastek izango duen formulazio ezberdina nabarmendu behar da.

Eresbil Elkarte askotako kide da eta urtean zehar bilera eta kongresu askotan parte hartzen du, La Habanan izan berriak dira Kubako Musika Museo Nazionalak gonbidatuta eta aurten Vienan ospatuko den Musika Biblioteken Nazioarteko Elkartearen kongresuan ere parte hartuko dute.